XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ulertu al duzu?.

1. Esplika itzazu hitzok: makal / arte / gorosti / heze / zindo / harizti / hosto / ibar / azpantar / behor / lokatz / oinatz / eper / mardul / erbi-ohe / zapal / urli / ekaitz / egurgile / basurde / mozolo / basahuntz / arrano / errekasto / eltxo / pozkor / gibelurdin / kamamila / belatxeta / karraskila / idoro / artizar / kupida / ibilpide.

2. Nola adieraziko zenituzke esaldiok?: Zazpi oin t`erdi bai luze / baina ez zion eramango hemeretzi urteko mutil batek, ez haizkora jolasean / zein arinago bezala / oso egina zegoen Joanes mendi oihartzun guztietara / ez zen Joanes jakituria handikoa, baina bai asko ikusia / goi urdinean.

3. Edukiak argi: - Esan nolako gizona zen fisikoki Joanes.

- Joanes gizon indartsua da.

Non irakurtzen duzu Joanesen indar hori?.

- Zein esalditan nabari da Joanes gizon arina dela?.

- Zein da Joanesen ogibidea?.

Zein ingurutan dabil egunero?.

Erraza al da hori asmatzea?.

Zergatik?.

- Zenbat urte botatzen dizkiozu Joanesi?.

Zergatik?.

- Zertaz edo nola frogatzen du egileak Joanesen ikusmena eta entzumena argiak direla?.

- Joanes ez zen jakituria handikoa; hala eta guztiz, zein gauza mota zekizkien?.

4. Egileak, Joanesen entzumena deskribatzen duenean, zenbait adjetiboren antonimoak ezartzen ditu; bila itzazu bikote hauek.

- Egin itzazu esaldiak, adjetibo hauek erabiliz.

5. Erabil itzazu ondoko adjetiboak beste testuinguru batzutan, esaldiak eginez: zuzen / zabal / trinko / zimel.